Ezbeharra

Emakume bat hil da Uztaritzen, Errobi ibaian itota

Atzo arratsaldean aurkitu zuten 59 urteko emakumea, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin.

Errobi ibaia Uztaritze (Lapurdi) parean, artxiboko irudi batean. GAIZKA IROZ / LE JOURNAL
2021eko azaroaren 10a
07:58
Entzun

59 urteko emakume bat hil zen atzo arratsaldean Uztaritze (Lapurdi) zeharkatzen duen Errobi ibaian, itota. Larrialdi zerbitzuek15:30ak aldera jaso zuten abisua, baina bertaratu ziren suhiltzaileek eta anbulantziek ezin izan zuten ezer egin.

Suhiltzaileek uretan egin behar izan zuten bilaketa, baina emaztea aurkitu zutenerako hilda zegoen. Argitzeko dago zergatik erori zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.