Arabako Diputazioaren mugarri zahar bat aurkitu dute Trebiñun

Herritarrek zalantza dute Trebiñuko egungo mugak «okerrak» ote diren

'Trebiñu Araba da' mugimenuaren mobilizazio bat. Artxiboko irudia. BERRIA
unai etxenausia
2021eko azaroaren 10a
12:43
Entzun

Gasteiz Hoy hedabideak eman zuen aurkikuntzaren berri. Informazioaren arabera, Trebiñuko konderriko (Araba) Argantzon herriko bizilagunek Arabako Diputazioaren mugarri bat aurkitu zuten iragan asteburuan. Foru aldundiaren mugarria N1 errepide zaharraren 334. kilometroaren parean dago, Argantzongo herrigunetik gertu.

Argantzongo bizilagunek baieztatu dute mugarria XlX. mendearen bukaerakoa edo XX. mendearen hasierakoa izan daitekeela. Garai hartan, Arabako Foru Aldundia arduratzen zen Trebiñuko konderriko errepideez. Halere, aurkikuntzarekin batera, herritarrek orain zalantza dute «Gaztela eta Leongo Juntak bere gain hartzen dituen egungo mugak okerrak ote diren».

Bitxia izan zen nola aurkitu zuten mugarria. Larunbatean, auzokide batzuek auzolana antolatu zuten panpa belarraren inbasioa eragozteko. Landare horrek arazoak eragin ditu konderrian, eta, hain zuzen, landare horietako batek irentsi zuen mugarria. «Eremua garbi geratu ahala, ikusi genuen landarearen barrualdean zementuzko egitura bat zegoela, eta egitura horrek erabat irentsita zeukala. Mugarri hori izan zen, eta are gehiago harritu ginen Arabako Foru Aldundiarena zela jakitean», esan zuten bizilagunek.

Gasteiz Hoy hedabidean, bizilagunek salatu zuten Trebiñu Araba da aldarrikapenak ere «indarrean» jarraitzen duela eta Trebiñuko herriak lotzen dituzten errepideak «gero eta okerrago» daudela. Gaur egun, oraindik, administratiboki Gaztela eta Leonen (Espainia) esku dago Trebiñu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.