Ezbeharra

40 urteko emakume bat hil da Astrainen, auto istripu batean

A-12 autobidean izan da istripua, autoa errepidetik irtenda. Sesmakoa (Nafarroa) zen hildakoa.

A-12 autobia. BERRIA
2021eko azaroaren 10a
19:42
Entzun

Gaur 14:25ak aldera, emakume bat hil da A-12 autobidean, Astrain parean (Nafarroa), Logroñorako (Espainia) norabidean, auto istripu batean. Sesmakoa (Nafarroa) zen emakumea. Autoa errepidetik irten da, errepideko erdibitzaile bat jo du lehenbizi, eta gero seinale baten aurka egin du talka, Guardia Zibilak eman duen informazioaren arabera. Autoaren gidaria zen hil den emakumea. Osasun zerbitzuak bertara joan dira, baina ezin izan dute emakumea suspertu. Suhiltzaileek auto barrutik atera behar izan dute andrazkoa.

Auto istripuaren ondorioz, autobidearen ezkerreko erraila moztu behar izan dute. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.