Indarkeria matxista

Sestaon gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita

Astearte arratsean atxilotu zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonak eraso egin zion emakumezkoari, bien etxebizitzan.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa Bilbon, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA, FOKU
2021eko azaroaren 11
07:35
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Poliziak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Sestaon (Bizkaia), bikotekideari eraso egiteagatik. Zehazki, Jaurlaritzak emandako datuen arabera, indarkeria matxista delitua leporatuta eraman dute atxilo.

Jakinarazi dutenez, gizonak astearte arratsean egin zion eraso emakumezkoari, bien etxebizitzan zirela. Eragindako lesioak zirela eta, osasun zentro batean artatu zuten erasoaren biktima; ez zuten ospitaleratu beharrik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.