Sexu abusuak

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haur pornografia zabaltzeagatik

Espainiako Poliziak haur pornografiarekin loturiko hainbat eduki atzeman zituen atxilotuaren etxebizitzan. Adingabeak galbideratzea leporatu diote.

jarraia205771.jpg
2021eko azaroaren 11
11:55
Entzun

Espainiako Poliziak gizonezko bat eraman du atxilo Gasteizen haur pornografiarekin loturiko artxiboak edukitzea eta zabaltzea leporatuta. Poliziak jakinarazi duenez, operazioak hiru bat hilabeteko iraupena izan du. Gasteizko etxebizitza batean zegoen gailu baten bitartez jakin zuten haur pornografia zabaltzen ari zirela, eta, hala, ikerketa bat abiatu zuten, behar adina froga biltzeko. Edukiak zer gailutatik deskargatzen ari ziren baieztatuta, atxilotuaren etxebizitzara jo zuten poliziek urri hasieran, eta miaketak egin zituzten. Horietan, hainbat irudi eta bestelako materiala aurkitu zituzten. Ondotik, atxilo eraman zuten gizonezkoa.

Zehazki, emandako datuen arabera, adingabeak galbideratzea leporatuta eraman zuten atxilo. Ondotik, Poliziak Gasteizko epaitegiaren esku utzi zuen gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.