Feminismoa

Feministaldia azaroaren 16tik 20ra egingo dute, Tabakaleran

Hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak eta performanceak antolatu dituzte, eta «emakumeen bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzetan» jarriko dute arreta. Sarrera librea izango da, eta jarduera gehienak streaming bidez ikusi eta entzun ahal izango dira.

XVI. Feministaldiaren aurkezpeneko argazki bat. @FEMINISTALDIA
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko azaroaren 11
18:20
Entzun

Sismika leloa oinarri hartuta, «gorputzak, lurraldeak eta ezarritako ordena astinduko» dituzte XVI. Feministaldian. Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena, Tabakaleran, eta bertan izan dira: Asun Urbieta, Plazandreok kolektiboko antolatzailea; Leire San Martin, Maider Zilbeti eta Laura Muelas Feministaldiko koordinatzaileak; Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria; eta Clara Montero Tabakalerako kultura zuzendaria. Azaroaren 16tik 20ra egingo dute Feministaldia, Donostiako Tabakaleran.

Antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdiak «kultura feminista gaurkotuenari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen topagune» izatea du helburu, eta aurtengo programazioak «emakumeen bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzetan» jarriko du arreta. Landaidak «jaialdiaren garrantzia» nabarmendu du, feminismoak «mugimendu eraldatzaileak» sortzen baititu. Gaineratu du horrelako espazioak «beharrezkoak» direla, batez ere «emakumeen eta pertsona guztien eskubideak errespetatuko dituen mundu bat irudikatzeko».

«Diskurtso kritikoari eta mundu hegemonikoa ikusteko moduari ihes egiten dioten begiradei» zuzenduta, hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak eta performanceak antolatu dituzte, 30 artista, ekintzaile eta pentsalariren baino gehiagoren eskutik. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta jarduera gehienak streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Feministaldiarekin elkarlanean, Tabakalerak bi jarduera antolatu ditu: batetik, azaroaren 16an, «bisita performatibo» bat egingo dute. Bestetik, azaroaren 18an, Memoria-ariketak proiektatuko dira, eta Nucbeade taldeak hitzaldi bat emango du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.