Albistea entzun

Ikus-entzunezkoak

Elizondo eta Irurita, Espainiako Gabonetako loteriako aurtengo iragarkiaren agertoki

Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendu dute telebistako iragarkia, eta urrian grabatu zuten. Milioika pertsonak ikusten dute urtero iragarkia.

Elizondoko ikuspegi bat, iragarkian.
Elizondoko ikuspegi bat, iragarkian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko azaroak 11

Lagun ikusezina dabil Baztanen (Nafarroa), herritarren artean loteria txartelak ezkutuan banatzen. Horra aurten Espainiako Loteriaren iragarkiak kontatzen duen istorioa. Albiste da aurtengoa, Euskal Herrian grabatu dutelako. Elizondon eta Iruritan. Kolore saturatuarekin eta ipuinetako estetikarekin agertzen dira kaleak, kafetegiak, dendak eta soroak, Wes Anderson zuzendariaren kutsuarekin.

Izan ere, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendu dute iragarkia; hurrenez hurren, Loreak, Handia eta La trinchera infinita filmen zuzendariak.

Elizondon, hainbat herritar agertzen dira, besteak beste, abesbatzako kideak, baina baita hainbat euskal aktore ere: Ana Elordi Aristondo, Itziar Aizpuru, Patxi Perez eta Pako Revueltas, esaterako. Aizpuruk hainbatetan egin du lan Garañorekin, Goenagarekin eta Aitor Arregirekin, besteak beste, 80 egunean eta Loreak filmetan.

Urriaren bigarren hamabostaldian grabatu zuten, eta orduan ez zuten esan zer iragartzeko zen lana. Gaur jakin da, azkenean, Espainiako Loteriako abenduaren 22ko zozketa dela gaia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Pertsonak bezala, ez daude bi harri berdin»

Iker Tubia

Piezaz pieza osatzen dira Lekuonaren eskulturak. Ikusteko ez ezik, baxera gisa erabiltzeko ere badira. Ezohiko ezaugarriak ematen dizkio harriari: «Askotan, harria baino burugogorrago izan behar duzu».
 ©BERRIA

Kolonen hatza, zientziari begira

Jakes Goikoetxea

Atzeratzen ari dira Kristobal Kolon nabigatzailearen jatorria argitzeko azterketa genetikoen emaitzak. Berez, iaz eman behar zuten haien berri. Kolonen eta senideen hezurretako DNA aztertzen eta alderatzen ari dira. Hainbat teoria daude haren jaioterriari buruz, tartean euskalduna zela.
Lorea Iribar, Joseba Loiarte, Maider Uribarri, Gorka Basterretxea, Andoni Andueza eta Janire Matilla protagonistak. ©ETB

ETB1ek 'Abiapuntua' «esperimentu soziala» estreinatuko du bihar

Urtzi Urkizu

Xabier Madariagak aurkeztuko du. Sei gazte «ongizate eremutik ateratzera» behartuko dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.