EUSKARA

Ibarrako Udalak Ueman sartzeko eskaera egin du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du Ibarrako Udalak, oso bilkuran. PSEko zinegotzia da aurka agertu den ordezkari bakarra.

Uemaren ekitaldia Villabonan, iragan maiatzean, 90 udalerri elkarteko kide direla ospatzeko. MAIALEN ANDRES / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko azaroaren 12a
11:16
Entzun

Atzoko osoko bilkuran hartu zuen erabakia Ibarrako Udalak (Gipuzkoa): Uemaren estatutuak onartu eta mankomunitateko kide izateko eskaera egin zuen. EH Bilduren sei zinegotzien eta EAJren lau zinegotzien aldeko botoekin hartu zuten erabakia. PSE-EEko zinegotzia izan zen aurka agertu zen bakarra.

2016ko datuen arabera, herritar guztien %74,86 euskaldunak dira Ibarran. «Oro har euskaraz bizi dira herrian, baina udalerri euskaldun gehienetan bezala, hauskortasunaren inguruko kezka ere badu Ibarrako Udalak, edozein aldaketarekin egoera iraultzeko arriskua benetakoa delako», azaldu du Uemak. «Euskararen kale erabilerari dagokionez, esaterako, 2019ko datuen arabera %54,60ra egiten du behera ehunekoak, haurren (%79) eta gazteen (%66,92) artean datuak askoz hobeak diren arren. Uemako kide bihurtuta, Ibarrako Udalak euskararen biziberritzean hizkuntza politika sendo eta bateratuekin eragiteko asmoa du, elkarlanean, Tolosaldeko gainerako udalekin eta Uemarekin batera».

Uemak abenduaren 18an eginen du batzar nagusia, Idiazabalen (Gipuzkoa). Batzar horretan aztertuko dituzte Uemako kide izateko herri berrien eskaerak. Ibarra Ueman sartzea onartzen badute, Tolosaldeko 28 herrietatik 20 izanen dira mankomunitateko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.