Ikus-entzunezkoak

Disney Plusek Balentziagari buruzko telesail bat ekoitziko du, gaztelaniaz

Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzenduko dute ikus-entzunezkoa.

'Balenziaga' telesaileko lantaldea; tartean, Goenega, Arregi eta Garaño. DISNEY PLUS
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 12a
14:13
Entzun

Deus gutxi aurreratu dute, baina egin dute iragarpena: Cristobal Balentziaga moda diseinatzaile getariarrari buruzko telesaila ekoitziko du Disney Plus plataformak. Gaur goizean eman dute proiektuaren berri, konpainiaren Twitter kontuaren bidez, txio batean. «Albistea emateko irrikan ginen», idatzi dute, gaztelaniaz, eta eman dute albistea. «Bere estatus sozialari desafio egin zion gizona», Balentziaga, izanen da protagonista, jakinarazi dutenez.

Espainian ekoitziko dute ikus-entzunezkoa, eta, hala, argitu dutenez, hori izanen da Disney Plusek Espainian ekoitziko duen fikziozko lehenbiziko eduki originala. Dena dela, Balentziaga ez da telesailean rol inportantea duen euskal herritar bakarra: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga dira zuzendariak. Hala eta guztiz ere, ekoizpena gaztelaniaz izanen da. Hain zuzen, hautatutako hizkuntza erdara izateak dagoeneko ekarri du erreakziorik. Kritika egin du, besteak beste, Disney Euskaraz plataformak:

Loterian ere bai

Garañok, Arregik eta Goenagak osatutako hirukotea bi aldiz izan da albiste denbora tarte aski estuan. Hain zuzen, Loreak, Handia eta La trinchera infinita filmen zuzendariak izan dira aurten Espainiako Loteriaren iragarkia gidatzearen arduradunak. Euskal Herrian grabatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.