Lan gatazka

Kontserba sektoreko Bizkaiko langileek greba egingo dute hilaren 30ean

Lan hitzarmena berritzeko zazpi bilera egin dituzte, eta ez dute akordiorik lortu

Langile bat hegaluzea potoetan sartzen. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko azaroaren 15a
10:32
Entzun

Kontserba sektoreko Bizkaiko langileek greba egingo dute hilaren 30ean. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek asteartean inskribatuko dute deialdia. Iragan ostiralean manifestazioa egin zuten Bilbon, eta protesten indarra bizituko zutela iragarri zuten. Lan hitzarmena berritzeko zazpi bilera egin dituzte patronalarekin eta jarrerak urrun daude.

Sindikatuek ostiralean azaldu zutenez, sektoreko soldaten batezbestekoa ez da mila eurora iristen, eta 1.200era igotzea eskatu dute negoziazioan. Asteko lanaldia 35 ordura mugatzea da eskaeretako bat. 1.850 langilek dihardute sektorean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gehienak Bermeon eta Lea-Artibaiko eskualdean. Emakumeak dira horien gehiengo handi bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.