EH Bilduk eskatu du Espainiako Memoria Demokratikoaren Legean erregearen titulua kentzeko

EH Bilduk, ERCk, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk hainbat zuzenketa bateratu aurkeztu dizkiote Espainiako Demokratikoaren Legearen proiektuari.

Alderdi politikoetako ordezkariak, gaur. EH BILDU
2021eko azaroaren 15a
17:31
Entzun

EH Bilduk, ERCk, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk zuzenketa bateratuak aurkeztu dizkiote Espainiako Demokratikoaren Legearen proiektuari. Hainbat eskaera zehatz egin dituzte alderdiek: besteak beste, errege titulua kentzea, baita «kargu horretatik eratorritako pribilegio pertsonal eta familiar guztiak ere». Esan dutenez, Francoren diktaduran du oinarria, eta herritarrek ez dute «modu eraginkorrean» estatu ereduaren inguruan bozkatzeko aukerarik izan.

Horretaz gain, beste zuzenketa batzuk ere egin dituzte. 1977ko Amnistia Legearen hainbat xedapen bertan behera uzteko eskatu dute, «frankismoaren krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen zigorgabetasuna betikotzea ekiditeko». Hizkuntzari ere erreferentzia egin diote, esanez frankismo garaian gaztelera ez zen beste hizkuntza guztien irakaskuntza debekatu zutela, baita hizkuntza horietan argitalpenak egitea eta edozein egoeratan erabiltzea ere. Orain, nahi dute «arrazoi politikoengatik» kulturari egindako kaltea onartzea eta konpontzea. Gainera, hainbat erakunderi egindako espoliazioa onartzeko eta konpontzeko mekanismoak ere eskatu dituzte. Azkenik, Donostiako La Cumbre jauregia Donostiako Udalari itzultzea ere nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.