Ezbeharra

Gizon bat hil da Lantaronen, hondaturiko tximinia baten isuriek intoxikaturik

Hildakoaren bikotekidea zauritua dago. Ospitalera eraman dute, artatzeko.

jarraia206001.jpg
2021eko azaroaren 16a
20:48
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat zendu da Lantaronen (Araba), intoxikatuta. Zauritu bat ere badago: hildakoaren emaztea intoxikaturik eraman dute ospitalera. Ezbeharra arratsaldeko seiak aldera gertatu da: lehen ikerketen arabera, etxebizitzako tximiniaren errekuntza sisteman akats bat zegoen, eta horrek eragin du intoxikazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, bikotearen ezagun bat etxebizitzara joan da, eta zabalik ikusi du eraikineko atea. Etxean sartu da, eta konortea erdi galdurik aurkitu ditu gizonezkoa eta emakumezkoa. Hori ikusirik, larrialdi zerbitzuei eman die abisua. Osasun langileek, baina, ezin izan dute gizona bere onera ekarri. Emakumezkoa Burgosko (Espainia) erietxean dago ospitaleraturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.