Indarkeria matxista

Asteburuan izandako eraso matxista bat salatu dute Mutrikun

Gertatutakoa salatzeko eta emakumeari elkartasuna adierazteko, manifestaziora deitu dute gaurko. Herriko Goiko Plazatik abiatuko da protesta, 19:00etan.

Indarkeria matxisa salatzeko elkarretaratze baten argazkia. ARITZ LOIOLA/ FOKU
2021eko azaroaren 17a
16:42
Entzun

Emakume batek asteburuan Mutrikun (Gipuzkoa) jasandako sexu erasoa salatu dute EMA Emakumeak Mutrikun Abian elkarte feministak eta Mutrikuko Udalak. Gertatutakoa salatzeko, eta erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazteko, manifestaziora deitu dute gaurko. Herriko Goiko Plazatik abiatuko da protesta, 19:00etan, eta herritar guztiei parte hartzeko eskatu diete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k jakitera eman duenez, emakumearen 33 urteko bikotekidea izan zen erasotzailea. Hedabideak gehitu du erasotzaileak «jipoitu» egin zuela, «sexu erasoak» egin zizkiola eta «labanaz» mehatxatu zuela emakumea. Andreak ihes egitea lortu zuen, baina «kalte fisiko handiak» ditu. Salaketa ipini bezain laster atxilotu zuten erasotzailea. Ertzaintzak baieztatu du atxilotua Eibarko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zutela, polizia eginbideak amaitu ondoren. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza -k azaldu duenez, babes neurriak jarri dizkiote emakumeari, eta 300 metroko urruntze agindua erasotzaileari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.