ELAk eskatu du baimen ordaindua emateko konfinatutakoak zaindu behar dituzten langile publikoei

Eusko Jaurlaritzari eta Eudeli egin die eskaera sindikatuak. Iragarri dute mobilizazioak egingo dituztela baimen ordainduak eman ezean.

Herritar batzuk konfinatuta, iazko martxoan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2021eko azaroaren 18a
12:28
Entzun

ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Eudeli eskatu die baimen ordaindua emateko konfinatuta edo ikasgelak ixteagatik etxean egon behar dutenak zaindu behar dituzten langile publikoei. Iragarri dute mobilizazioak izango direla k¡hala egin ezean.

Sindikatuak azaldu duenez, irailean ere eskaera bera egin zien Eusko Jaurlaritzari, Eudeli eta Nafarroako Gobernuari, baina azken horrek soilik onartu zuen. «Pandemiaren bilakaera ikusita, eta kontuan hartuta gero eta ikastetxe gehiagok dauzkatela ikasgelak itxita, ELAk berriro ere aurkeztu ditu idazkiak eskaera berretsiz», azaldu du sindikatuak ohar batean. Haren irudiko, «erabaki larria eta arduragabekeria izugarria» da zaintza epe hori oporrak hartuta edo ordaindu gabeko baimenen bidez egin beharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.