Koronabirusa

Agerraldi bat atzeman du Osasunbideak Forem-en, txertoak-eta jartzen dituzten gunean

Zortzi kasu positibo atzeman dituzte txertaketak eta proba diagnostikoak egiten jarduten profesionalen artean

arantxa iraola
2021eko azaroaren 18a
14:31
Entzun

Osasunbideak izurriari aurre egiteko gune nagusietako bat Mutiloako industrialdean du, Forem-enak ziren instalazioetan; txertoa jartzeko eta proba diagnostikoak egiteko prestatuta dute propio gune hori. Agerraldi bat atzeman du bertan Osasunbideak, zortzi kasu positibo atzeman dituzte txertaketak eta probak egiten jarduten profesionalen artean.

Propio egoera zein den jakiteko baheketa bat egin dutela esan dute osasun sistemako arduradunek, eta infektatuta dauden langile guztiak ordezkatu dituztela. Horiek horrela, jakinarazi dute agerraldiak ez duela gune horretako martxa eragotzi, eta ematen dituzten zerbitzuetan aldaketarik ez dela. «Normaltasunez» ari direla esan dute.

Euskal Herri osoan ari dira COVID-19 kasuak gora, eta Nafarroan azkena jakinarazitako datuetan 267 positibo gehiago jakinarazi dituzte. Igoera handia da: atzo 172 izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.