AZKEN ORDUKOA

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Gasteizen

GAR Ekintza Azkarrerako Taldeko hiru Patrol joan dira atxilotua bizi den tokira, eta etxea miatu ostean eraman dute.

Guardia zibil bat, beste atxiloketa batean. RAUL BOGAJO, FOKU
2021eko azaroaren 19a
10:36
Entzun

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, Alea.eus-ek jakinarazi duenez. Arabako aldizkariak zehaztu duenez, Guardia Zibileko GAR Ekintza Azkarrerako Taldeko agenteek atxilotu dute eta sekretupeko sumario baten barruan dagoen operazio batean. Oraindik ez dute eman atxilotzeko arrazoiaren berri.

Ibaiondoko Hondarribia kaleko eraikin batean egin dute atxiloketa. Gasteizko udaltzainen laguntza izan dute inguruetako kaleak kontrolatzeko. Hiru Patrol hara joan dira, eta hainbat guardia zibilek etxebizitza baten barrua miatu dute, beste batzuek sarrerak eta irteerak kontrolatzen zituzten bitartean. Ondoren, gizonezko bat atxilo eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.