ALDERDIAK

Sortuko kideak 'Herrigaia' edo 'Lurrari Lotuz' hautatzen hasi dira

Igandera arteko epea daukate Nazio Kontseiluaren txostena edo hari aurkeztutako osoko zuzenketa aukeratzeko.

Sortuk 2017an egin zuen azkeneko kongresua. Irudian, kongresuaren akabera, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
jon olano
2021eko azaroaren 19a
11:00
Entzun

2017ko urtarrilean egin zuen Sortuk azken kongresua, eta oraingoa aurtengo urtarrilean egitekoa zen berez: pandemiaren ondorioz, ordea, urtebetez atzeratu zuten. 2022ko urtarrilaren 22an bukatuko da, eta zuzendaritza berria ere orduan aurkeztuko dute.

Prozesu horretan, Sortuko kideek bozketa egunak dituzte gaurtik etzira bitartekoak. Nazio Kontseiluak aurkeztutako Herrigaia txostenaren eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketaren artean botoa emateko aukera daukate gauerditik, eta epea zabalik egongo da igandeko 23:59 arte. Zuzenketa partzialak, berriz, abenduaren 17tik 19ra. Nazio Kontseiluaren hautagaitza abendu akaberan aurkeztuko dute, eta urtarrilean bozkatuko.

Bi txostenen artean badira aldeak; besteak beste, urteotako balantzean, aliantzetan eta aurrera begirako estrategian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.