Desagertua

Hilda aurkitu dute ostegunean Lantzen desagertu zen 84 urteko emakumea

Herrigunetik bi kilometrora dagoen baso batean aurkitu dute hilotza. Bilaketa taldeak aurkitu du, gaur goizean.

Foruzaingoaren bilaketa zerbitzuak lanean, artxiboko irudi batean. EFE
2021eko azaroaren 21a
19:45
Entzun

Hilda aurkitu dute joan den ostegunean Lantzen (Nafarroa) desagertu zen 84 urteko emakumea, herrigunetik bi kilometrora, baso batean. Azken orduetan, bilaketa eremua zabaltzea erabaki dute arduradunek, eta horri esker aurkitu ahal izan dute gaur, 12:15ak aldera.

Emakumeak ez zuen osasun arazorik, eta bere ohiko ibilaldia egitera irten zen ostegun eguerdian. Normalean alabarekin paseatu ohi zuen, baina, hura herrian ez zegoenez, bakarrik joan zen. Geroxeago heldu zen alaba, eta, amaren berririk ez zuela eta, abisua eman zuen. Ordutik 120 lagun inguruko talde bat jardun da haren bila gau eta egun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.