Ezbeharra

Wisconsinen bost lagun hil eta 40 zauritu dira eguberri desfile batean auto batek jendearen kontra egin ondotik

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Poliziak atxilo eraman du ustezko erasotzailea, eta ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko. Jakinarazi dutenez, zaurituetako hainbat adingabeak dira.

Waukeshako eguerri desfilean izandako ezbeharrren ondoko irudiak. TANNEN MAURY, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 22a
08:24
Entzun

Atzo arratsaldean, bostak aldera, auto batek jendetzaren kontra jo zuen Wisconsingo (Ameriketako Estatu Batuak) Waukesha hirian egiten ari zen eguberri desfile batean. Ibilgailuak hamarka pertsona harrapatu zituen: gutxienez bost hildako dira oraingoz, eta, horiez gainera, beste 40 lagun zauriturik daude. Horietako batzuk adingabeak dira. Dena dela, zauritu gehiago ere izan daitezkeela argitu du Poliziak, desfilean ziren hainbat lagun beren kabuz joan baitira ospitalera. Datozen orduetan jakinaraziko dute kopurua zehazki.

Poliziek gizonezko bat eraman dute atxilo, erasotzailea izan daitekeelakoan. Gertatutakoa zergatik gertatu zen ikertzeko ahaleginean, poliziek hainbat hipotesi dituzte mahai gainean. Edonola ere, eraso terrorista izan daitekeen ari dira aztertzen, batik bat. Halaber, azaldu dute inguruko hainbat lagunek ezohiko gertaerak bizi izan dituztela bart. Ā«Herritar askok gertakari traumatikoak jasan dituzteĀ», argitu du Poliziak. Horiek horrela, arreta psikologikoa emateko zerbitzua jarri dute martxan, telefono bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.