Ezbeharra

Pertsona bat hil da Zirauki inguruan gertaturiko trafiko istripu batean

Auto batek kamoi baten atzeko aldean jo du, A-12 autobidean. Aurten 24 pertsona hil dira Nafarroako errepideetan.

Gaurko istripuan parte harturiko autoaren eta kamioiaren irudia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2021eko azaroaren 22a
20:05
Entzun

Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, pertsona bat hil da gaur arratsaldean A-12 errepideko 29. kilometroan, Zirauki inguruan (Nafarroa), haren autoak kamioi baten atzeko aldea jo duenean.

Ez dute beste daturik eman.

Hori kontatuta, 24 lagun hil dira aurten Nafarroako errepideetan. Trafiko Istripuen Biktimen Munduko Eguna da gaur, eta, horren harira, datuak eman ditu Nafarroako Trafiko Bulegoak.

Aurten 21 lagun hil dira hiri arteko errepideetan gertaturiko 213 ezbeharretan, eta bi baino ez hiri barneko bideetan. Halere, askoz istripu gehiago gertatu dia hiri barnekoetan (492), baina ez ziren izan hain larriak (49 zauritu eraman behar izan zituzten erietxeetara).

2020. urtean, berriz, 20 pertsona hil ziren, baina urte atipikotzat daukate: izurriarengatik aginduriko konfinamenduak asko murriztu zuen errepideetako bidaien kopurua. Denera 576 istripu gertatu ziren, eta 97 zauritu eraman behar izan zituzten ospitalera.

Hildako gehienak autoa bidetik ateratzean gertatutako istripuetan izan ziren, eta aurrez aurreko talketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.