Bulgaria

Gutxienez 46 lagun hil dira Bulgarian autobus batek su hartu ondotik

Sofian gertatu da ezbeharra, atzo arratsaldean. Ikerketa bat abiatu dute, zergatik gertatu den aztertzeko.

Su hartutako autobusaren irudia, ezbeharraren ondotik. VASSIL DONEV, EFE
2021eko azaroaren 23a
07:56
Entzun

Bulgariako Poliziak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean autobus batek su hartu zuen herrialdeko hiriburuaren inguruan, Sofian, eta, ondorioz, 46 lagun zendu dira. Zehaztu dutenez, ibilgailua Bosnek herriaren ondoan zela piztu da sua, Struma autobidean, hain zuzen. Argitu dute hainbat haur direla kiskalita hildakoen artean.

Hildakoez gainera, hainbat herritar zauritu dira sutean. Ospitalera eraman dituzte zenbait. Poliziak zehaztu duenez, bestalde, ikerketa abiatu dute gertakariak zer-nola gertatu diren argitzeko. Izan ere, oraingoz ez dakite zehazki zerk piztu duen sua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.