INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska laguna jotzeagatik

41 urte ditu gizonezkoak. Atzo egin zion eraso neska lagunari, Arriaga-Lakuan.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen, joan den urrian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko azaroaren 23a
11:27
Entzun

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, neska laguna jotzeagatik. Eztabaida batean ari zirela egin zion eraso emakumeari, eta udaltzainek atxilotu zuten, eraso fisikoa egitea egotzita.

Udalak jakinarazi duenez, Arriaga-Lakua auzoko etxe batean gertatu zen erasoa. Udaltzainek etxe atarian atzeman zuten gizonezkoa, bizilagun batek abisu eman ondotik. Gizona gaur pasatuko da epailearen aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.