Enpresak

VWek bi astez itxiko du Landabengo lantegia

Mikrotxipak falta zaizkio, klimatizazio aparailurako. Zuzendaritzak ohartarazi die sindikatuei egun gehiagoz itxi beharko dutela.

Volkswagen Nafarroako lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko azaroaren 24a
14:16
Entzun

Erdieroaleen krisiak beste bi asteko etenaldia eragingo du Volkswagen Nafarroan. Azaroaren 29tik abenduaren 12ra arte, itxita egongo da Landabengo fabrika, Climatronic klimatizazio aparailuak beharrezkoak dituen erdieroaleak ez direlako iritsi Thailandiatik.

Berez, hurrengo bi asteak ez ziren ekoizpen handiko egunak izan behar Landabenen, jaiegun asko zeudelako egutegian: San Saturnino da astelehenean, Nafarroaren eguna abenduaren 3an, Espainiako Konstituzioaren eguna abenduaren 6an, eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna abenduaren 8an.

Alfredo Morales (UGT) enpresa batzordeko presidentea «oso kezkatuta» azaldu da, zuzendaritzak jakinarazi dielako agian beste egun batzuez itxi beharko dutela, mikrotxipen hornidura arazoak konpondu ez direlako.

Moralesek azaldu duenez, zuzendaritzarekin negoziatzen ari dira nola egin aurre egoerari. «Abenduaren amaieran agortuko den itun bat daukagu, eta zuzendaritzarekin hitz egin behar dugu ituna berritu eta enplegua eta soldata bermatu ahal izateko datorren urteko lehen hilabeteetarako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.