Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

'Hostoak', euskal presoei informazioa helarazteko aldizkaria

Sortuk hedabide berri bat kaleratu du, «espetxeetan diren militanteei» haren jardun politikoaz informatzeko. Euskal presoei eurei eragiten dieten gaiak landuko ditu, batez ere. Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den irailean agindu zuen 'Kalera info' ixteko.

'Hostoak' aldizkariaren lehen alearen irudi bat.
'Hostoak' aldizkariaren lehen alearen irudi bat. SORTU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko azaroak 24

Sorturen beraren jarduna, Euskal Herriko egoera politikoa eta bereziki euskal presoen egoera izanen dira irakurgai Hostoak aldizkari berriaren orrietan. Sortuk argitaratuko du aldizkaria, eta, jakinarazi duenez, «espetxean diren militanteei» zuzenduko diete berripapera, «ohiko kanaletatik» ez baitute jasotzen «euskal egoera politikoari buruzko informazio osoturik».

Lehendabiziko alean, Aieteko nazioarteko konferentziaren hamargarren urteurrena izan dute hizpide, baita EH Bai eta EH Bilduren irakurketak, Arnaldo Otegik eta Arkaitz Rodriguezek urriaren 18an egindako adierazpena, eta urriaren 20an Sortuk egindakoa ere. Euskal presoei buruzko informazio xehea ere eman dute: erraterako, jaso dituzten azken epaiak. «Euskal preso politikoei esku hartzen zaizkien komunikazioen inguruko azterketa» egin dute lehen alean, bertzalde. Sortuk jakinarazi du neurri hori «ia guztiei» aplikatzen zaiela gaur egun, oraindik: «Egoera anakroniko honek agerian uzten du iraganeko inertzien biktima izaten jarraitzen dutela».

Irailetik, aldizkaririk gabe

Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den irailean eman zuen Kalera info aldizkaria ixteko agindua. Hartan ere euskal presoei buruzko informazioa ematen zuen Sortuk, nagusiki haiei zuzenduta. Epaileak «ongietorrien bidez terrorismoari gorazarre egitea» egotzita eskatu zuen aldizkaria eta izen bereko webgunea ixteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Javier Esparza izango da hirugarren aldiz eskuinaren lehendakarigai hurrengo foru bozetan. ©BERRIA

Esparza berriro izanen da hautagai foru hauteskundeetan

Joxerra Senar

Kontseilu Politikoko kideen %91ko babesarekin, aise irabazi dio lehia Juan Miguel Rubio beste hautagaiari, eta foru hauteskundeetan eskuinaren zerrendaburu izango da berriz ere

EH Baiko bozeramaileek egindako agerraldia, atzo, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

EH Bai Frantziako Legebiltzarreko bozetara aurkeztuko da

Oihana Teyseyre Koskarat

Iparraldeko barruti guztietan izanen dituzte hautagaiak. Gogoeta prozesu bat abiatu dute

Eneko Andueza, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

PSE-EEk eta Ahal Dugu-k asmoa adierazi dute elkarren arteko harremanak indartzeko

Berria

Anduezak eta Garridok lan erreformaren aldaketa defendatu dute, eta EAJren eta EH Bilduren jarrera kritikatu.

Sorturen bigarren kongresuko itxiera batzarreko irudi bat. 2017an egin zuten. ©Monika del Valle / FOKU

Sortuk «independentziarako konpromisoa» berretsiko du hilaren 22an

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Hirugarren kongresuko itxiera batzarra eginen dute, Bilboko Bizkaia frontoian. Nazio Kontseilua eta Nazio Idazkaritza osatuko dituzten kideen izenak orduan jakinaraziko dituzte. «Aldaketa politiko eta sozialerako borroka indartu» nahi dute datozen hilabeteotan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.