Goi tentsioko lineak Araban

Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Araban goi tentsioko linea berriak instalatzea

Tapiak adierazi du Aragoiko (Espainia) energia jasotzeko proiektua «ez dagoela justifikatuta».

Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Araban goi tentsioko lineak eraikitzea. JON URBE/ FOKU
unai etxenausia
2021eko azaroaren 26a
14:28
Entzun

Eusko Jaurlaritzak baztertu egin ditu Araban aurrera eraman nahi diren goi tentsioko lineen proiektuak. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Arabako azpiestazio elektrikoetara garraiatzeko enpresa pribatu batek dituen asmoei buruz galdetu dio Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuari, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Tapiak erantzun dio Aragoiko energia jasotzeko proiektua «ez dagoela justifikatuta», uste baitu energiari eta ingurumenari dagokienez beste aukera egokiago batzuk daudela.

Sailburuak adierazi duenez, energiaren ikuspegitik, ez du «argi» ikusten 150 kilometroko distantziara sortutako energia garraiatzeko proiektu bat, «lurralde osoa» zeharkatuz. Are, uste du «Euskadik energiaren garapenean duen gaitasuna» baldintzatuko lukeela. Aragoin sortutako energia garraiatu beharrean, «beste aukera hurbilago batzuk» daudela nabarmendu du. Ildo horretan, adierazi du egokiena dela energia sortzeko eta husteko puntuak elkarrengandik «ahalik eta hurbilen» egotea, eta energia sortzeko eta kontsumitzeko puntuak ahalik eta gertuen mantentzea. «Ingurumenaren ikuspuntutik, une honetan egiten ari diren lineen tramitazioa produkzioaren eta banaketaren hurbiltasunaren oinarrizko irizpide horien aurka doa, baita ebakuazio puntuak ahalik eta gertuen egotearen aurka ere», erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.