Albistea entzun

Aizkora

Hodei Ezpeleta 'Bihurri', Euskal Herriko txapeldun

Eibartarrak Xabier Zalduak baino minutu eta 37 segundo gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko, Tolosan jokatu den txapelketan.

Ezpeleta, gaur, txapela jantzita, Tolosan (Gipuzkoa).
Ezpeleta, gaur, txapela jantzita, Tolosan (Gipuzkoa). Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko azaroak 28

Hodei Ezpeleta Bihurri 22 urteko eibartarra da Lehen Mailako Euskal Herriko aizkora txapelduna. Gaur eskuratu du txapela, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, Xabier Zalduari aurrea hartuta. Minutu eta 37 segundo gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko.

Ondo aritu da Ezpeleta. Lau kana-erdiko, 60 ontzako lau enbor eta lau oinbiko moztu behar zituzten lehiakideek, eta txapeldunak 44 minutu eta 40 segundo behar izan ditu horretarako. Hau izan da sailkapena:

1. Hodei Ezpeleta: 44:40.

2. Xabier Zaldua: 46:17.

3. Jose Antonio Etxeberria: 47:30.

4. Oier Kañamares: 48:48.

5. Iban Resano: 51:30.

6. Luis Mari Txapartegi: 53:27.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Realeko jokalariak Take Kuboren gola ospatzen, gaur, Cadizen (Espainia). ©Roman Rios / EFE

Realak Kuboren gol bati esker irabazi du Cadizen

Paulo Ostolaza

Txuri-urdinek gogor lan egin behar izan dute, baina japoniarrak 24. minutuan sartutako golak balio izan die. Debuta egin dute Brais Mendezek eta Momo Chok ere.

Orioko arraunlariak garaipena ospatzen, atzo, Ondarroan (Bizkaia). ©Aritz Loiola / Foku

Oriok hirugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga

Berria

Hamalau ehuneneko eskasegatik irabazi du gaur Castro Urdialesen, eta denboraldiko hamargarren bandera astindu du. 

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Denboraldi hau niretzat azkena balitz bezala gozatuko dut»

Pettan Uralde

Hamalaugarren denboraldia du De Marcosek Athleticen, eta egunez egun gozatzeko ideiarekin ekin dio sasoi berriari. Guardiako jokalariak Europan kokatu du taldearen helburua, eta lortuko dutelakoan dago.
Hondarribia garaipen bat ospatzen, artxiboko irudi batean. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du

Berria

Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...