Ikerketa

Bi emakume hilik topatu dituzte Bilboko etxebizitza batean

Suhiltzaileek ustekabean aurkitu dituzte gorpuak, Deustuko etxe bat miatzera joanak zirela. Ikertzen ari dira zer gertatu zaien.

Deustu auzoa. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2021eko azaroaren 30a
09:02
Entzun

Atzoko 11:00etan egin zuten aurkikuntza, baina gaur zabaldu dute horren berria. Bi emakume gorpu topatu zituzten Bilboko Deustu auzoko etxebizitza batean.

Suhiltzaileek auzoen abisua jaso zuten, etxebizitza horretako atearen azpitik ura ateratzen ari zela eta. Barrura sartu zirenean, bi gorpuak aurkitu zituzten, eta Bilboko Auzi Medikuntzako Zerbitzura eraman zituzten; han aztertzen ari dira zer gertatu zitzaien, eta krimen baten zantzurik dagoen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ama-alabak lirateke hildakoak, eta, lehen arrastoen arabera, ez dute indarkeria zantzurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.