Euskara

Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko hautatu ditu

Hainbat izen ospetsu dira tartean: adibidez, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia, Kike Amonarriz hizkuntzalaria, Aizpea Goenaga aktorea, eta Itxaro Borda, Ramon Saizarbitoria eta Anjel Lertxundi idazleak. Gizonezkoak 29 dira, eta emakumezkoak, 16.

jarraia206645.jpg
Paulo Ostolaza.
2021eko azaroaren 30a
11:05
Entzun

Euskaltzaindiak ostiralean onartu zituen euskaltzain urgazle eta ohorezko berrien zerrendak, eta gaur argitaratu ditu. Iruñeko udaletxean egin zuten osoko bilkura. Urgazleen kasuan, ez dira Euskal Herri osoko pertsonak izendatu, Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak soilik; baita Euskal Herritik kanpoko batzuk ere. Arabakoak 2015ean izendatu zituzten, eta Nafarroakoak, 2016an. Azken ohorezkoak, berriz, 2018an hautatu zituzten.

Izendatuen artean zenbait diziplinatako kideak daude: hizkuntzalariak, kazetariak, idazleak, kultur eragileak, irakasleak... hau da zerrenda osoa:

Ohorezkoak

Araba/Bizkaia: Antton Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951), Gerediaga Elkarteko presidente ohia; Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938), euskara irakaslea eta ekintzailea; Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946), euskara irakaslea eta bikoiztailea; Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947), Mendebalde Kultur Alkarteko buru ohia; eta Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943), Bilboko elizbarrutiko euskara arduraduna.

Gipuzkoa: Luis Alberto Aranberri Amatiño (Eibar, 1945), politikaria eta kazetaria, ETBko zuzendari ohia; Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949), hizkuntzalaria eta psikolinguista; Anjel Lertxundi (Orio, 1948), idazlea; Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945), idazlea; Jose Antonio Mujika (Donostia, 1943), idazlea eta irakaslea; Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944), idazlea; Josu Zabaleta (Legazpi, 1948), itzultzailea eta idazlea.

Nafarroa: Manolo Arozena (Goizueta, 1949), bertsolaria; Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938), Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia; Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937), Euskaltzaindiak Gipuzkoako Diputazioan zuen bulegoko langile ohia; Daniel Lopez (Ablitas, 1948), euskararen aldeko ekintzailea Nafarroako Erriberan; Rosa Miren Pagola (Iruñea, 1949), filologoa eta irakaslea; Pakita Zabaleta (Leitza, 1948), pedagogoa.

Ipar Euskal Herria: Piarres Aintziart (Heleta, 1937), idazlea; Luzien Etxezaharreta (Hazparne, 1946), kazetaria eta idazlea; Daniel Landart (Donoztiri, 1946), idazlea eta antzerkigilea; Mixel Oronoz (Baigorri, 1935), idazlea, irakaslea eta apaiza; Marikita Tambourin (Baigorri, 1946), irakaslea eta idazlea.

Euskal Herritik kanpokoak: Bernhard Hurch (Schärding/Inn, Austria, 1955), hizkuntzalaria; José Antonio Pascual (Salamanca, 1957), hizkuntzalaria; José María Sánchez Txepetx (Cartagena, 1952), hizkuntzalaria.

Urgazleak

Bizkaia: Libe Agirre (Meñaka, 1961), kazetaria; Eneko Barrutia (Bilbo, 1966), hizkuntzalaria; Eba Gaminde (Bilbo, 1968), abokatua eta itzultzailea; Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959), kirol kazetaria; Nerea Mujika (Durango, 1960), irakaslea eta kultur eragilea; Elixabete Piñol (Bilbo, 1965), abokatua eta politikaria.

Gipuzkoa: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961), hizkuntzalaria eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria; Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961), kazetaria; Asun Garikano (Tolosa, 1962), itzultzailea eta idazlea; Aizpea Goenaga (Donostia, 1959), aktorea eta zine zuzendaria; Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974), hizkuntzalaria eta irakaslea; Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966), bertsolaria eta irakaslea.

Ipar Euskal Herria: Mixel Aurnague (Baigorri, 1963), hizkuntzalaria; Eneko Bidegain (Baiona, 1975), idazlea eta kazetaria; Itxaro Borda (Oragarre, 1959), idazlea; Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960), kultur eragilea; Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970), Biga Bai guraso elkarteko lehendakaria.

Euskal Herritik kanpokoak: Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951), hizkuntzalaria; Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957), hiztegigilea, itzultzailea eta irakaslea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.