ezbeharra

Gizonezko bat hilda agertu da Deba ibaian, Arrasate parean

Goizaldean salatu dute desagertuta zegoela. 32 urte zituen hildakoak.

Arrasate, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU
2021eko azaroaren 30a
11:45
Entzun

Gizonezko bat hilotz agertu da Deba ibaian, Arrasate (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gaur goizaldean salatu dute gizona desagertuta zegoela. 9:30 aldera, bizilagun batek gorpua ikusi du ibaian flotatzen, eta abisua pasatu du. Ertzaintza, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin 32 urteko gizona salbatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.