Enpresak

CAFek 161 autobus hibrido egingo ditu Belgikarako

Zortzi urteko mantentze lanak ere adostu ditu; guztira, 75 milioi euroren truke.

Euskal enpresaren Urbino 12 modeloko autobus bat. CAF
jokin sagarzazu
2021eko azaroaren 30a
12:46
Entzun

CAF taldeak, Solaris filialaren bitartez, Urbino 12 modeloko 161 autobus hibrido egingo ditu Belgikarako, 75 milioi eurorengatik. Euskal enpresak akordio bat egin du Operateur de Transport de Wallonie (OTW) enpresarekin, Urbino modeloko autobusak saldu eta zortzi urtez mantentzeko. Valoniako Namur, Lieja eta Charleroi hirietan ibiliko dira. Solarisek lehen ere hango operadoreekin kolaboratu izan du.

Unitate berriak 2022an entregatuko dira. Valoniako hiriburu Namur hiriarentzat 64 unitate izango dira; Charleroirako, 58, eta Liejarako, 39. Bi eta hiru ateko autobusak izango dira, eta guztiek erabiliko dute Hybri Drive propultsio elektriko hibridoko sistema.

Solaris markako lehen autobusak 2013an iritsi ziren Belgikara, eta, orduz geroztik, 240 autobus hibrido inguru entregatu ditu —CAFek 2018an erosi zuen Poloniako Solaris enpresa—. Horiez gain, une honetan beste 32 autobus elektriko ari dira zerbitzua ematen Bruselako kaleetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.