Jaurlaritzaren Boluntariotzaren estrategia berriak «gizarte ahaldundua eta parte hartzailea» sustatuko du

Amilibiak aurreratu du abenduaren 5ean ospatuko dutela aurtengo boluntariotza eguna.

Eusko Jaurlaritzako Boluntariotza Kontseilua bildu da. IREKIA
unai etxenausia
2021eko azaroaren 30a
14:07
Entzun

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, eta Jose Alberto Vicente Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidenteordeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2021-2024 aldirako Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte Gasteizen. Estrategia berriak, «gizarte ahaldundua eta parte hartzailea» sustatuko duela adierazi dute biek. Horrez gain, Amilibiak aurreratu du abenduaren 5ean ospatuko dutela aurtengo boluntariotza eguna: «Une oso berezia da EAEko Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak ezagutzera emateko».

Gobernu batzuek «gizarte desmobilizatuak, lo daudenak, ekintza sozio politikotik urruntzen dituen lozorroan murgilduta daudenak» nahiago dituztela aipatu du Amilibiak. «Eusko Jaurlaritzak kontrako iritzia du, erabat», azpimarratu du. «Gizarte aktiboa nahi dugu, esna dagoena, mobilizatua, merezi duten kausekin konpromisoa hartzeko prest dagoena, eskuzabalki laguntzeko prest dagoena». Sailburuordearen ustez, boluntariotza da sozialki aktiboa den erkidego bat bultzatzen duen eragilea, «muskulua». Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta, haren barruan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eragile horrek are indar handiagoa hartzea nahi dute. «Eztabaidarako eta ideiak partekatzeko eta prestatzeko ibilbide horrek guztiak 2024rako helburu handi bat ezartzera eraman gaitu: EAEko gizarte ahaldundua eta eraldatzailea izan dadin nahi dugu», nabarmendu du Amilibiak.

Ildoak

Xede hori lortzeko, estrategiak lau ildo nagusi proposatzen ditu: ekintza boluntarioaren gizarte eta politika intzidentzian gora egitea; boluntariotza eta haren erakundeak sendotzea; parte hartzeko, elkartasunerako eta lankidetzarako kultura sustatzea; eta boluntariotzaren esparru kontzeptualak eta araudizkoak eguneratzea.

41 erakundek baino gehiagok parte hartu dute 2024ra arte boluntariotzaren garapena bideratuko duen dokumentua prestatzen, baita profil akademiko adituko pertsonek eta administrazioko kideek ere; guztira, 75 pertsonak. Sailburuordeak eskerrak eman ditu berriro, pertsona horien guztien konpromisoagatik eta inplikazioagatik; «haien ekarpena funtsezkoa izan da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.