Ezbeharra

Castejongo emakume gazte bat hil da istripu batean, Cadreitan

Bi autok elkar jo dute aurrez aurre N-121 errepidean. Istripuan larri zauritu da Caparrosoko 23 urteko gazte bat.

Istripuan nahasturiko ibilgailuak. FORUZAINGOA
2021eko abenduaren 2a
09:03
Entzun

Pertsona bat hil da gaur 05:22ean Nafarroan gertaturiko errepide istripu batean, eta beste bat larri zauritu. N-121errepidean jazo da ezbeharra, Cadreita parean. Zauritua Tuterako erietxera eraman dute, suhiltzaileen arabera.

Hildakoa Castejongoa da (Nafarroa), 23 urteko emakume bat. Zaurituak ere 23 urte ditu, eta Caparrosokoa da. Biak zihoazen autoetako batean.

Nafarroako Foruzaingoak zabaldu duenez, bi autok elkar jo dute aurrez aurre. Horren arrazoia ikertzen ari dira. Goizaldean itxita egon da errepidea Caparroson eta Los Abetosen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.