Futbola

Maradonak dio "inoiz ez" duela hiltzeko arriskurik izan

Futbolari ohia alkoholagatik ia 40 egunez ingresatuta egon ondoren, igandetik etxean da. "Bizirik nago eta bizitzen segitu nahi dut".

Berria -

2007ko maiatzak 8
Igandetik etxean da Diego Armando Maradona futbolari ohi argentinarra, ia 40 egunez zenbait osasun etxetan ingresatuta egon ostean alkoholagatik; azkeneko bi asteak ospitale psikiatriko batean pasatu zituen. Hura erietxeetan zela, hainbat iturrik esan zuten hiltzeko arrisku handia izan zuela; apirilaren 25ean hil egin zela ere esan zuten. "Oso une tristeak bizi izan ditut, baina inoiz ez nuen hiltzeko arriskurik izan", esan du gaur Argentinako telebista kate batean Maradonak (46 urte). "Bizirik nago eta bizitzen segitu nahi dut". Futbolari ohiak aitortu du "agian, alkohol gehiegi" edan zuela, eta orain zukuak baino ez dituela edaten adierazi du. Lehen drogarekin ere izan zuen arazo larririk, baina hark gaur ziurtatu du azkeneko bi urte eta erdian ez duela drogarik hartu. Egunotan erizain bat du ondoan, zaintzen eta sendagaiak ematen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna