Zabaldu ditu ateak Durangoko 56. Disko eta Liburu Azokak

Txanda eskatuta, bisitariak erakusmahaiz erakusmahai dabiltza aurtengo nobedadeen bila: aldi honetan 990 izango dira guztira.

Azokako langileak, txandak kontrolatzen, ateak zabaldu bezain pronto. FOKU
Nagore Arin - Andoni Imaz
2021eko abenduaren 4a
10:13
Entzun

Azoka berezia aurtengoa, baina, behintzat, fisikoa. Hala,10:00etan ireki dira Durangoko Landako guneko ateak, Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 56.a hasteko.

Neurri bereziekin egingo da azoka, izurriarengatik. Gerediaga elkarteko ordezkariek azaldu dute dena prest dagoela agintariek ezarritako neurri berrietara egokitzeko.

Aurrez ordua hartu behar da aurten. Izan ere, gehienez ere, txanda bakoitzean 1.200 bisitari hartuko ditu Landako guneak, gaurtik hasi eta ostegunera bitarte. Eta beharrezkoa izango da sarrera Ahotsenea guneak Plateruena kafe antzokian antolatutako kontzertuetarako ere. Maskara beharrezkoa izango da, hala barruan nola Landakora sartzeko ilara egitean ere.

Arazo bat edukiko dute gaur goizean Donostia aldetik Durangora autoz joan direnak. A-1 autobidea itxi dute luizi batengatik, eta ibilgailuek Zarautzen atera behar dute, Zumaiaraino, han berriz A1ean sartzeko. Eguerdi aldera ireki dute autobideko errailetako bat.

Musika emanaldiak ere hasi dira Plateruenan. Horretan lehena izan da Bulego taldea.

56. azoka estreinatzeko, ekitaldi berezi bat egin dute hainbat gonbidatuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.