Ezbeharra

Pertsona bat hil da Olaguen, auto istripu batean

N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra. Lau lagun zauritu dira.

N-121-A errepidean izandako istripua. JESUS DIGES / EFE
2021eko abenduaren 4a
16:09
Entzun

Pertsona bat hil da N-121-A errepidean izandako istripu batean, Olague parean (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, kamioi batek eta bi autok elkar jo dute, eguerdiko ordu bata aldera. Beste lau lagun zauritu dira, eta gutxienez horietako bat ospitaleratu dute.

Cordovillako eta Iruñeko Trinitateko suhiltzaileak agertu dira ezbeharra izan den eremura, erreskate lanak egiteko, eta Foruzaingoa zer gertaut den ikertzen ari da. Istripua medio, errepidea itxi egin dute bi noranzkotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.