Reala 0-2 Real Madril

Bigutasuna ordaindu du Realak

Lehen zati amaiera on baten ostean, Realak bi gol jaso ditu bigarren zatiaren hasieran, atzean gaizki zaindutako bi jokalditan. Ezin izan du suspertu, eta hirugarren porrota kateatu du.

ainara arratibel gascon
2021eko abenduaren 4a
23:06
Entzun

Realak denboraldi honetan ezaugarri bat izan badu, atzealdean erakutsi duen sendotasuna izan da. Baina azken partidetan bigun aritu da arlo horretan, eta hori ordaindu egiten da. Zer esanik ez aurrean Real Madril bezalako talde bat badago. Gaur hori gertatu zaio, eta 0-2 galdu du Anoetan, Ancelottiren taldearen aurka. Lehen zati amaiera on baten ostean, bigarrenaren hasiera oso txarra izan da, batez ere atzean, eta Real Madrilek bi gol sartu ditu: Viniciusek eta Jovicek. Hortik aurrera adorea bai, baina besterik ez. Europa Ligaren eta Ligaren artean hirugarren porrota segidan, lehena Ligan Anoetan. Altxatzea baino ez zaie geratzen txuri-urdinei, ostegunean partida erabakigarria baitute Europa Ligan jarraitzeko, PSVren kontra.

Espanyolen aurka ez bezala, Imanolek bi aurrelarirekin jokatzearen alde egin zdu. Isak eta Sorloth aritu dira puntan, eta taldea zelai erditik gidatzeko ardura Gebararentzat eta Zubimendirentzat izan da. Realak baloia pazientziaz mugituz hasi du neurketa. Real Madril, berriz, Rodrygoren eta Viniciusen abiadura bailatuz, kontraerasora irten zen ahal du aldiro. Imanolenek, ordea, ondo egin dute joan-etorriko lana.  16. minutuan Benzemak min hartu du eta Ancelottik Jovic zelairatu du. Ondoren iritsi ziren lehen minutu horietako aukerarik argienak: Januzajek urrutitik egindako jaurtiketa bat, eta Rodrygok area ertzetik egindako erremate bat.

Real Madril pixkanaka baloi jabetza izaten hasi da Krossen eta Modricen bidez, eta erasora jokalari askorekin ailegatzen. Reala, berriz, atzean sartu zen. Baina ondo eutsi dio, eta Januzaj erdira sartuz, txuri-urdinak pare bat aldiz ailegatu dira Courtoisen atera, bisitarien nagusitasuna gainetik kenduz. Presioa gorago egiteak ere lagundu dio horretan, baloi jabetzea gehiago izatea ahalbidetu baitio. Lehen zatiko azken txanpan Realak izan du partidaren aginte makila, eta Shorlotek eta Isakek ez dute asmatu 39.minutuan, area barruan egindako erremate banatan; ezta, Oiartzabalek geroago. Sarearen kanpoaldera jaurti du. Eztabaidagarria izan zen lehen zatiko azken jokaldia, kontraerasora atera eta kornerra behartu du Realak. Epaileak ez du jaurtitzen utzi. Txistu artean joan da Gil Manzano.
 

Bi kolpe segidan
Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da espainiarren gola. Lo zelairatu da Reala, Gorosabelek eta Zubeldiak ez dute ondo zaindu Jovicek eta Viniciusek egindako jokaldi bat, eta brasildarrak ez du barkatu. Bigarrena handik gutxira iritsi da, korner batean. Jovicek bakar-bakarrik errematatu du kornerra barruan.

Eroso aritu da norgehiagoka amaitu bitar Real Madril, kontraerasoa jokatuz. Nahiz eta ez duen asko estutu, 86. minutuan Viniciusek Remiroren aurrean izandako buruz burukoan izan ezik.  Realak bultzatu du, baina aparteko aukerarik egin gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.