Albistea entzun

Lan gatazkak

Lanuzteekin jarraituko dute Orozkoko Artiachen

Sindikatuek salatu dute zuzendaritzak ez duela onartu nahi berea ez den beste proposamenik. Aiaraldeko enpresa nagusietako bat da: hirurehundik gora langile ditu.

Artiacheko langileen protesta bat Bilbon
Artiacheko langileen protesta bat Bilbon Aiaraldea.eus Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko abenduak 6

Greban jarraituko dute Orozkoko (Bizkaia) Artiach galleta enpresako langileek. Egunero geratuko dira, hiru lan txandetan, bakoitzean lau orduz. Azaroaren 22an hasi zituzten lanuzteak, eta hilaren 23ra arte luzatu dituzte. Greba egiten ari dira zuzendaritzak «ezarri nahi dituen murrizketen» aurka eta lan hitzarmen «duin» baten alde. Duela urtebete inguru iraungi zitzaien ituna, eta salatu dute zuzendaritzak ez duela onartu nahi berea ez den proposamenik. Aiaraldeko lantegiak 220 behargin ditu, gehi aldi baterako beste ehun inguru.

ELAk, LABek eta ESK-k osatzen dute langile batzordearen gehiengoa, eta haiek deitu dute mobilizazioetara. Nabarmendu dutenez, zuzendaritzak soldatak izoztu nahi ditu, antzinatasun plusa eta beste batzuk murriztu, eta soldata eskala desberdinak sortu. Horrekin batera, lanaldia handitu eta lantaldea produkzioaren beharren arabera egokitu nahi du.

Sindikatuen arabera, azken urteetan Artiachek «irabazi handiak» izan arren, ez ditu lan baldintzak hobetu nahi. «Ez gara geldituko bidezko hitzarmen bat lortu arte, gure eguneroko lanarekin sortzen dugun aberastasuna banatzeko eta baldintzak hobetzeko».

Urri amaieran abiatu zituzten protestak, lantegiaren aurrean elkarretaratzeak eginda, eta azaroaren 22an hasi zituzten lanuzteak, egunero lau orduz geldituta, lan txanda bakoitzean. Grebara jo zuten «enpresa negoziatzera esertzeko gai ote zen ikusteko», baina ez dute lortu, lanuzteek «erantzun zabala» izan duten arren. Gainera, sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza protestak oztopatzen saiatu da, «ezkutuko gutxieneko zerbitzuak» ezarrita eta langileei «xantaia» eginda.«Erakusten ari da ez duela hitz egin nahi».

Grebarekin batera, beste mobilizazio batzuk egingo dituzte, eta horietan parte hartzera deitu dituzte Aiaraldeko herritarrak.

Guggenheimen, seigarren hilabetea

Bilboko Guggenheim museoko garbitzaileek, berriz, 178 greba egun egin dituzte astelehen honetan; honezkero, sei hilabete daramatzate. Salatzen ari dira 900 euro baino gutxiagoko soldatak dituztela, eta lan karga jasanezinak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Agintari politikoak, asteazken honetan Karrantzan eginiko ekitaldian. ©Berria

Esne kooperatibek 100 milioi inbertituko dituzte isuriak murrizteko

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Kantabriako 603 etxaldek parte hartuko dute egitasmoan. Europako funtsak erakarri nahi dituzte.

Elma Saiz Ekonomia kontseilaria Nafarroako Parlamentuan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroak pandemia aurreko urtean baino %5,8 gehiago bildu du 2021ean

Xabier Martin

2020an baino %15 gehiago bildu du ogasunak: 4.170,4 milioi euro; alegia, 543,3 milioi gehiago. Zorra ere kitatu du Foru Gobernuak: 465 milioi euro arindu du, eta gaur egun 3.152 milioi euroko zor publikoa dauka.

Langraitzeko enpresaren sarrera. ©FIASA

Langile bati egindako jazarpen sexuala salatu du Fiasako batzordeak

Xabier Martin

ELAk, LABek eta UGTk esan dute enpresak «abusu sexuala ezkutatu» nahi izan duela, eta ez duela «arduraz» jokatu zuzendaritzako kide batek emakume langile bati egindako jazarpenaren aurrean.

Bizkaia dorrea, Bilboko Plaza Biribilean. ©juanan ruiz / foku

Neguriko familien bi funtsek Bizkaia dorrea erosi dute

Iker Aranburu

165 milioi eurotik gora ordainduko dizkiote oraingo jabeari. Solarpacken salmentari esker, 445 milioi euro patrikaratu zituzten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.