AEBetan 70 eta 100 pertsona artean hil dira tornado olde batean

Tornadoetako batek lau estatu zeharkatu ditu, 250 kilometrotan lurra astinduz. Kentuckyn jasan dituzten kalte handienak. AEBetako azken aldiko tragedia klimatologiko handienetako bat da.

jon ordonez garmendia
2021eko abenduaren 11
11:44
Entzun

Tornado olde batek AEBetako Kentucky estatuta gogor jo du azken orduetan, eta Andy Besehar gobernadoreak aurreratu duenez, 70 eta 100 pertsona bitartean hil dira. WLKY telebista kateari egindako adierazpenetan gaineratu du litekeena dela kopuru hori gainditzea behin betiko kontaketan.

Agintariek baieztatu dute hainbat eraikin erori direla tornadoen indarrez Mayfielden, estatuaren hego-mendebaldean. Beseharrek baieztatu du Kentuckyn inoiz izan den tornado hondamendi handiena dela hau, eta AEBetan eguraldiarekin lotutako tragedia handienetako bat ere izango da.

Tornado oldea, azken 45 urteetan izan den okerrena izan dela esan du Michael Dosset Kentuckyko larrialdeetako kudeaketarako dibisio zuzendariak. Tornadoetako bat 250 kilometrotan astindu du lurra, lau estatutan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.