Betis 4-0 Reala

Realak Europako biharamuna ordaindu du

Lehen zatian Betis baino hobeak izan dira txuri-urdinak, baina gola etxekoek sartu dute. Bigarren zatian bai, jaun eta jabe izan da Betis.

Alex Remiro atsekabetuta, gaur, Sevillan (Espainia). JULIO MUñOZ / EFE
2021eko abenduaren 12a
22:10
Entzun

Realak hirugarren neurketa jarraian galdu du Ligan. Imanolen taldeak ia geldiezina zirudien denboraldi hasieratik duela bizpahiru astera arte, baina gaur Sevillan (Espainia) baieztatu da ustea: iritsi da bolada txarra. Denboraldi honetan jaso duen egurrik handiena jaso du Realak aurkari zuzen baten zelaian, Betisen zelaian (4-0).

Lehen zatian hobea izan da Reala, baina Remiro atezainaren akats nabarmen batek baldintzatu du taldearen jarduna. Baloi luze bat mozteko asmoarekin areatik irten da atezaina, baina makal ibili da. Azkenean, atezainik gabe baloia bultza besterik ez du egin behar izan Alex Morenok. 13. minutua zen.

Hurrengo orduerdian jokatu ditu Realak bere minuturik onenak, baina ez du asmatu. Bigarren zatian, berriz, hogei minututan finikitatu du partida Betisek: Juanmi Realeko jokalari ohiak sartu du bigarren gola 56.ean, Fekirrek hirugarrena 65.ean eta Alex Morenok bere bigarrena 78.ean. Hortik aurrera, zereginik ez.

Ezbairik gabe, Imanolen aroan jasan duen porrotik gogorrenetakoa da gaurkoa Realarentzat. Momentuz bosgarren jarraitzen du sailkapenean, baina hobe du joera aldatzea leku hori galdu nahi ez badu.

Betis: Rui Silva; Bellerin, Bartra, Victor Ruiz, Alex Moreno (Miranda, 82'); Guido (Akouokou, 82'), Guardado (Carvalho, 65'), Fekir (Tello, 82'); Canales, Juanmi (Rodri, 86') eta Willian Jose.

Reala: Remiro; Zaldua (Gorosabel, 61'), Aritz, Le Normand, Aihen; Zubeldia (Turrientes, 73'), Zubimendi, Oiartzabal; Portu (Januzaj, 61'), Barrenetxea (Navarro, 73') eta Isak (Sorloth, 73').

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.