INDARKERIA MATXISTA

10.000 emakumeko 11,3 salaketa aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian

2021eko hirugarren hiruhilekoan, andreek 1.680 salaketa jarri zituzten indarkeria matxistagatik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eskaturiko babes neurrien %34 gibelera bota dizkiete.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Iruñean, joan den azaroaren 25ean. IñIGO URIZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 13a
12:30
Entzun

Espainiako CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak indarkeria matxistari buruzko datu judizialak eman ditu, 2021eko uztailekoak, abuztukoak eta irailekoak. Hiru hilabete horietan, Hego Euskal Herrian guztira 1.680 emakumek jarri zuten salaketaren bat indarkeria matxista pairatzeagatik. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakumeen datuak kontuan hartuta, 10.000 emakumeko 11,3 salaketa jartzen dituztela erran nahi du horrek.

Babes neurriei buruzko datuak ere eman ditu CGPJk. 2021eko hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herriko 292 emakumek eskatu zuten babes neurriren bat, indarkeria matxista dela eta Bada, horietako 193ri baino ez diete halakorik onartu: eskaeren %34 gibelera bota dituzte, eta %66 onartu. 242 emakumek, berriz, lekuko gisa ez deklaratzea erabaki dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.