Euskal produktuak

Garagardo biologikoak

Orain dela zazpi urte inguru hasi zen Bittor Corret garagardo biologikoak egiten; Ezpeletan daukate ostatua, eta dena modu biologikoan ekoizten dute: zapore handiko garagardo freskoak

Garagardo biologikoak eta zapore handikoak egiten dituzte. ARROBIO
2021eko abenduaren 13a
15:22
Entzun

Etxean bertan hasi zen garagardoa ekoizten Bittor Corret. Orain dela zazpi urte inguru, 2014. urtean, haren emazteak urtebetetze egunerako oparitu zion garagardoa nola sortu azaltzen zuen liburu bat, eta, geroztik, hazi eta hazi ari da Arrobio garagardoa. Ezpeletan (Lapurdi) dago kokatua, Euskal Herriaren bihotzean, eta lokal berean dauzkate fabrika eta ostatu txiki bat. Gainera, ez dute nolanahiko garagardoa sortzen: garagardo ekologikoa ekoizten dute, baita zapore handikoa ere. Urtean 84.000 botila inguru egiten dituzte, azaro inguruan, guzti-guztiak ilusioz eta maitasunez beterik.

«Egunero gure errezeta aldatu behar dugu; kalitatea aldatzen da», Correten arabera. Izan ere, garagardo ekologikoa lortzeko, garagar eta gari maltetatik eta ekologikotik hazitako lupulua erabiltzen dute ekoizpen prozesuan. Horri esker, zapore aberatsa dute, iragazi gabeak dira, pasteurizatu gabeak, eta hartzidura handikoak.

Hainbat garagardo mota egiten dituzte, iragazki gabeak eta pasteurizatu gabeak.ARROBIO

Arrobio eta Eusk’ale

Bi garagardo ekologiko sorta eskaintzen dituzte: batetik, Arrobio sorta esaten diotena, eta, bestetik, Eusk’ale izeneko garagardoa. Halere, biak ala biak aproposak dira aperitiborako eta lagunartean edateko.

Ez da kasualitatea garagardo ekologikoa ekoiztea erabaki izana. Lan horretan hasi baino lehen ere, sortzaileek beren bizimodua modu biologikoan egiten zuten, eta proiektu hau egunerokoan egiten zutenaren «jarraipen logikoa» izan zen: «Hasiera-hasieratik, nekazaritza ekologikoko lehengaien hornikuntza bideratu dugu, eta zirkuitu laburretan garatu dugu gure merkaturatzea», diote lankideek.

Honako hauek dira eskaintzen dituzten garagardoetako batzuk: Arrobio horia, hartzidura handikoa eta kirastasun leunekoa, Frantziako eta Belgikako garagardoen estilokoa; Arrobio xuria, belgikar estiloko garagardo biologikoa, hartzidura handikoa, fruitu gustu indartsukoa, freskoa, egarria kentzeko aukera ezin hobea.

Dastatu eta gozatu!

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.arrobio.com

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.