Euskal produktuak

Osasuntsua eta kalitatezkoa

Goenaga jogurtek ez dute ez esne hautsik, ezta bestelako gehigarririk ere. Digitalizazioa eta ekonomia zirkularra bidelagun izan behar dituzte erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Miren, Joseba eta Arantxa Goenaga anai-arrebak. MARIAN ETXEBESTE
2021eko abenduaren 13a
15:39
Entzun

Gurasoen erreleboa hartu zuten Miren, Joseba eta Arantxa Goenaga anai-arrebek 2017an . Hala ere, baserriko lanen berri bazuten aurretik ere, gurasoek 1983. urtean ekin baitzioten jogurtak ekoitzi eta saltzeko proiektu berritzaileari. 40 bururekin hasi zuten ekoizpena, eta, poliki-poliki, eskariari jarraiki, behi kopurua handituz joan da Pokopandegi baserria; 70 buru dituzte gaur egun.

Aitona-amonek baserrian izaten zuten behi arraza berdinarekin egiten dute lan: Brown Swiss arrazarekin. More than Milk kanpainarekin bat egiten dute, arraza horren esnearen proteina kalitatea oso baloratua baita Europa mailan. Bigarak larrean ibiltzen dira, eta behiak, berriz, ukuiluan esnea ematen ari diren bitartean, eta antzutzean berriz ere larrean; horrela, zikloa osatuz. Behien elikadurari ere garrantzi handia ematen diote, eta urte guztian materia bikainaz osaturiko nahasketa lehor bat izaten dute, transgenikorik gabea, lastoarekin batera.

Goenaga jogurtak bikainak dira, frutarekin eta fruitu lehorrekin jateko ezin hobeak.MARIAN ETXEBESTE

Kalitatezko jogurta

Hiru anai-arrebek argi daukate kalitatezko jogurta, jogurt osasuntsua, ekoiztea dela lehentasuna, ingurumenaren jasangarritasuna kontuan izango duena. Esne hartzigarriak eta esnea soilik duen bertako produktua, baserria eta ingurumenaren jasangarritasuna zainduko duena.

Jogurt on bat egiteko, esnearen proteinaren kalitatea oso garrantzitsua da, eta, horrexegatik, Goenaga jogurtek ez dute esne hautsik izaten, ezta bestelako gehigarrik ere. Oraintxe ekoizten duten esnearen %90a Beta Caseina proteina A2 motakoa dute, eta horrek pertsona askok esnearekin dituzten digestio arazoak arintzen laguntzen du. Epe motzerako helburu bezala dute ukuilu osoko behiak genetikoki A2A2 izatea.

Elkarlana

Banaketa lanak zuzenean Pokopandegi baserritik egiten dituzte, eta, jogurtekin batera, beste hainbat produktu ere banatzen dituzte. Hala nola 35 urte baina gehiago daramatzate Agour gaztandegiarekin lanean, baita Lizun gaztandegiarekin ere. Bezeroei beste hainbat produktu eskuratzeko bidea ere ireki dute, hala nola Arnabar ahate produktuak, Jam Jam marmeladak, Lore Eztia eztia eta Olasagasti kontserbak. Ekoizleen produktuak herri eta auzoko dendarien bitartez kontsumitzailearen esku jartzeko bidean laguntzea da helburua, jogurtak banatzeko duten banatze sarea erabiliz. Horretarako, App berri bat daukate martxan, dendarientzat eskariak eta kontabilitatea eskuragarri izateko aukera ematen diena.

Erronka berriak

Baserriak bizirik irauteko, errentagarri izateaz gain, baserriak gaur egungo erronkei aurre egin behar die, atzean geratu gabe, eta, horretarako, digitalizazioa eta ekonomia zirkularra bidelagun izan behar ditugu, ingurumen eta energia trantsizioarekin bat egiteko bideak landuz.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.yogurgoenaga.com.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.