Kolonbia

Beste lau pertsona hil dituzte Kolonbian

Aurtengo 90. sarraskia da; guztira 320 lagun hil dituzte herrialdean. Garapenerako eta Bakerako Ikerketen Institutuak ohartarazi du indarkeria handia dela, eta herrialdea arriskuan dagoela.

Kolonbian hildako lau gazteri egindako omenaldia. ERNESTO GUZMáN JR/EFE
Maria Ortega Zubiate
2021eko abenduaren 14a
11:01
Entzun

Familia bereko lau kide hil zituzten igandean Kolonbiako Nariño departamentuan. Indepaz Garapenerako eta Bakerako Ikerketen Kolonbiako Institutuak eman du heriotzen berri, eta azaldu du aurten 90 aldiz egin dituztela mota honetako sarraskiak: guztira 320 lagun hil dituzte. Institutuak ohartazi du herrialdean bortizkeria handia dagoela, eta horrek arriskua areagotu duela herrialdean; eraso horiek alde batera utzita, azaldu du arrisku larrian daudela gizarte mugimenduetako buruak. Aurten 164 buruzagi hil dituzte, eta 2016ko Bake Akordioetatik giza eskubideen 1.278 defendatzaile hil dituzte.

Poliziak jakinarazi du gertatutakoa ikertzen ari dela. Abenduaren 12an gertatu zen ezbeharra, igandean. Azaldu dutenez, familiaren etxean bertan hil zituzten kideak, hainbat pertsona armatu indarrean etxean sartu eta gero.

Nariñoko departamenduan izan dira hilketak, herrialdeko hegoaldean. 2021ean 36 lagun hil dituzte han: bederatzi sarraski izan dira. Hain zuzen ere, herrialdeko departamenturik arriskutsuenen artean dago Nariño. Jazoera horiek «sistematikoak» direla azaldu du Indepazek, eta horien arrazoien artean egoten direla kokainaren ekoizpena handitzea, gizarteko desberdintasunak eta talde armatuek lurrak bereganatzeko elkarren artean dituzten gatazkak.

Hori horrela, herrialdeko egoerarekiko kezka azaldu du erakundeak, aurtengo eraso kopurua iazkoaren ia parekoa baita: iaz 91 izan ziren. Hala ere, hildako kopuruak behera egin du nabarmen, %32: iaz 469 lagun hil zituzten, eta aurten, 320.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.