Desagerturik zen 75 urteko Iruñeko gizon baten gorpua aurkitu dute

Larunbatean desagertu zen, Arrotxapea auzoan.

Iruñeko Arrotxapea auzoko artxiboko irudi bat. IñIGO URIZ, FOKU
2021eko abenduaren 15a
16:22
Entzun

Hilik agertu da joan den larunbatean Iruñean desagertu zen 75 urteko gizona. Arrotxapea auzoko bizilaguna zen, eta senideek larunbat arratsaldean galdu zuten haren arrastoa. Gaur Santa Luzia gainaren eta agustindarren industrialdearen artean aurkitu dute haren gorpua. Inguru horretan paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du.

Gizonak buruko gaixotasun degeneratibo bat zuen, baina horrek ez zion eragozten orientatzea. Joan den larunbatean, ordea, emaztea saltoki batera sartu eta handik irtetean jabetu zen senarra ez zuela kanpoan, utzitako tokian. 19:00ak inguru ziren. Etxean ez zegoela ikusirik, auzoan hasi ziren haren bila, eta gauean jarri zuten salaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.