Gaurko positiboen marka iragarri du Sagarduik: «2.200 kasu baino gehiago izango dira»

Txertoen eragina «ukaezina» dela adierazi du Osasun sailburuak, eta txertaketaren aldeko mezua eman du berriro ere

arantxa iraola
2021eko abenduaren 16a
10:00
Entzun

Berriz onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik COVID-19aren izurriaren bilakaeraren datuak ez direla «onak», eta, areago, iragarri du gaur berriz positibo kopuruan langa bat igaroko dela: «2.200 kasuak gaindituko dira». Hamalau eguneko intzidentzia metatuak ere errekor bat gaindituko duela esan du: mila kasu baino gehiago izango dira. Horiek horrela, erietxeetan ere egoerak okerrera egingo duela onartu du sailburuak: «Erietxean arta beharko duen jendea ugarituko da; dagoeneko 300 COVID-19 paziente ditugu; ZIUetan arta beharko dute horietako hainbatek, eta jada unitate horietan ere ia ehun paziente ditugu».

Txertaketan ardaztua dago instituzioen estrategia hein handi batean, eta horren defentsa egiten jarraitu du Sagarduik. «Txertoekin, txertorik gabe baino hobeto gaude», defendatu du. «Ahaztu egiten zaigu zenbat hildako genituen orain dela urtebete?», galdetu du: «Nola lortu dugun heriotza kopurua apaltzea?». Adierazi du, gainera, txertatu gabeen artean erietxera joateko premian egoteko arriskua «sei aldiz» handiagoa dela, eta ZIU batean amaitzekoa «hamar aldiz» handiagoa.

Nafarroako Gobernuak ere eman ditu azken orduko datuak. Atzo 649 kasu positibo atzeman zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.