Gizarte prestazioak

Bizitzeko gutxieneko diru sarrerak 44.620 onuradun ditu Hego Euskal Herrian

Espainiako Kongresuak onartu du Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren Legea, gobernuko bazkideen, ERCren eta EH Bilduren botoekin.

Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroa, artxibko irudian. RODRIGO JIMENEZ / EFE
Irune Lasa.
2021eko abenduaren 16a
18:59
Entzun

Parlamentutik Senaturako bidean hainbat aldaketa izan ditu Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren Legeak, eta azkenean horiekin izan da gaur onartua Espainiako Kongresuan, gobernu koalizioko bi alderdien, ERCren eta EH Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu du, nahiz eta aurretik parlamentuan aurreko tramitazioko testua babestu zuen.

Legeak ez du jasoko orduko bertsioak jasotzen zuen xedapen bat, zeinetan funts bat aurreikusten zen udalei ordaintzeko gutxieneko diru sarreraren kudeaketaren gastuak. Aldaketa aipagarrien artean, prestazioa jasotzen duten familientzako diru kopuru gehigarri bat dago haur bakoitzeko, 50-100 euro artekoa, adinaren arabera.

Onarpenarekin batera, Gizarte Segurantzako ministerioak prestazioaren onuradunen kopuruak eman ditu. Hego Euskal Herrian 23.777 familiak jasotzen zuten gutxieneko diru sarrera abenduaren hasieran, eta guztira 44.620 pertsona ziren onuradunak, 31.076 heldu eta 13.544 adin txikiko. Ministerioak ez du daturik eman Hego Euskal Herrian onartu gabeko eskaerei buruz. Espainian prestazio eskaeren hiru laurdenek ezezkoa jaso dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.