Mancha Real, Mallorca, Leganes eta Girona, euskal taldeen aurkari Espainiako Kopan

Partida bakarrera jokatuko dira kanporaketak, urtarrilaren 6an.

Mancha Realeko jokalaria, aste honetako kanporaketa gainditu ondoren. JOSé MANUEL PEDROSA, EFE
jon ordonez garmendia
2021eko abenduaren 17a
13:05
Entzun

Gaur eguerdian egin dute Madrilen Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa. Athleticek Mancha Real izango du aurki. Bilboko taldeak ez ditu jokatu aurreko bi kanporaketak, iaz finala jokatu zuelako (0-4 galdu zuen, Bartzelonaren aurka) eta Superkopa jokatuko duelako urtarril erdialdean.

Gainerako euskal taldeek bigarren mailako aurkariak izango dituzte: Eibarrek Mallorca hartuko du, Reala Leganesen zelaian ariko da, eta Osasuna, berriz, Gironarenean.

Hauek dira kanporaketa guztiak:

Mancha Real - Athletic
Eibar - Mallorca
Leganes - Reala
Girona - Osasuna
Rayo Majadahonda - Atletico Madril
Alcoyano - Real Madril
Linares - Bartzelona
Baleares - Celta
Valladolid - Betis
Almeria - Elx
Mirandes - Rayo Vallecano
Cartagena - Valencia
Sporting - Vila-real
Fuenlabrada - Cadiz
Zaragoza - Sevilla
Ponferradina - Espanyol

Osasuna atzo sailkatu zen. Deportivo kanporatu zuen: 1-2 irabazi zuen Galizian. Sufritu egin zuen Iruñeko taldeak, galiziarrek sartu baitzuten lehen gola, 23. minutuan, baina Kike Garciaren (45. minutuan) eta Budimirren golek (64.ean) emaitza irauli zuten.

Reala eta Eibar asteazkenean sailkatu ziren. Txuri-urdinek 0-3 irabazi zioten Zamorari, Guridi, Turrientes eta Oiarzabalen gol banarekin. Eibartarrek, berriz, 1-2 irabazi zion Teneriferi. Edu Expositok sartu zuen gol erabakigarria, 88. minutuan. Lehen gola, berriz, Quiquek sartu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.