Marka berria: 3.216 positibo atzeman dituzte egun bakarrean

Osakidetzak 2.508 kutsatze atzeman zituen atzo egindako testetan, eta Osasunbideak, 708.

arantxa iraola
2021eko abenduaren 17a
14:27
Entzun

Lehen olatuaren zurrunbilotik atera eta osasun sistemak COVID-19aren izurriari aurre egiteko testen emaitzak jakinarazten hasi zirenetik, ez zen inoiz 3.000 kasuren langa gainditu, eta horra gaurko zifra: 3.216 positibo jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Osakidetzak zehazki 2.508 kutsatze atzeman zituen atzo egindako testetan, eta Osasunbideak, 708.

Bada izurriaren transmisio azkarra erakusten duen beste datu bat. Gaur jakinarazi dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan denera 385 gela daudela itxita COVID-19arengatik, eta egun batetik bestera %39 ugaritu direla. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du, hala ere, ez dagoela izurriaren ondorioz itxitako zentro bakar bat ere. Ikasgelen %2,2 daude itxita.

Erietxeetan agerikoa da izurriaren transmisio handiaren eragina. Osakidetzako erietxeetan 306 COVID-19 paziente daude gela arruntetan, eta 99 ZIUetan. Nafarroako erietxeetan 136 paziente daude guztira, eta 23 daude ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.