Iparraldean osasun zurtagiria eskuratzeko ezinbestekoa izanen da txertatua izatea

Aurrerantzean ezinen da ziurtagiria lortu diagnostiko proba negatibo bat aurkeztuta. Eguberriei so, neurriak zorroztuko ditu Parisek: abenduaren 31n debekatua izanen da karrikan biltzea.

Jean Castex FRantziako Lehen ministroa, joan den asteko agerraldi batean. THOMAS SAMSON / POOL
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abenduaren 17a
20:10
Entzun

Izurritea eta hari kontra egiteko neurriak izan ditu hizpide Jean Castex Frantziako Lehen ministroak arratsaldean eginiko agerraldian. COVID-19aren pandemia azken asteotan izaten ari den bilakaera ikusirik, esperotakoa zen gobernuak neurri berriak iragartzea, eta baieztatu egin dira susmoak: txertaketan fokua jarri, eta osasun ziurtagiria eskuratzeko irizpideak moldatu ditu Parisek. Aurrerantzean, ziurtagiria lortu nahi duenak derrigorrez hartu beharko du txertoa; ez da beste biderik izanen. Hau da, birusa atzemateko test batean negatibo eman dela erakutsita ere, ez da eskuratuko ziurtagiririk.

Txertoari dagokionez, beste iragarpen bat ere egin du Castexek: txertaketa kanpainari bultzada emateko xedez, gobernuak murriztu eginen du indartze dosia jartzeko itxaron beharreko denbora tartea. Bigarren dosia hartu eta lau hilabetera hartzen ahalko da hirugarrena. Orain arte, bost hilabetekoa zen epea. Halaber, ministroak jakinarazi du militarrak arituko direla indartze dosiaren kanpaina zalutzeko zereginetan.

Eguberriei begira

Zuhurtzia eskatu du Jean Castexe. Hizketaldian, esan du datozen bestetan ezinbestekoa izanen dela kutsatzeak saihesten ahalegintzea, eta gomendioa egin du: "Geroz eta lagun gutxiago bildu, geroz eta arrisku txikiagoa". Ez dute gehienezko kopururik gomendatu, halere. Hala eta guztiz ere, Frantziako Gobernuak salbuespeneko neurri bat jakinarazi du abenduaren 31rako: debekatua izanen da karrikan biltzea, baita karrikan alkohola kontsumitzea ere. Ordea, ez dute iragarri ostalaritzarako aparteko mugarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.