Albistea entzun

Erresuma Batua

Dimisioa eman du Erresuma Batuko 'brexit'-erako ministroak

Pandemiaren aurka hartutako neurrien eta zergak igotzearen kontra agertua zen Frost. Beste ehun alderdikidek COVID-19aren ziurtagiria ezartzearen aurka bozkatu ostean heldu da ministroaren dimisioa.

David Frost ministro ohia, artxiboko argazki batean. /
David Frost ministro ohia, artxiboko argazki batean. / Olivier Hoslet/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko abenduak 20

Bakarrik utzi dute Boris Johnson lehen ministroa. Brexit-erako ministro David Frost izan da harengandik aldentzen azkena. Larunbat gauean eman zuen Frostek bere erabakiaren berri, Johnsoni bidalitako idatzi baten bidez, eta iragarri «berehala» utziko zuela kargua. Europako Batasunetik irteteko proposamena eta bidea bera izan dira Johnsonen agintaldiko egitasmo pisuzkoenak, baina lehen ministroak ez du esperotako arrakasta lortu. Bruselarekiko negoziazioek espero baino arazo gehiago sortu dizkiote. Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren artean muga zurrun bat ezartzea eragotzi du Londresen eta Bruselaren arteko akordioak, Ostiral Santuko Akordioari eta bi eskualdeen arteko harreman ekonomikoei kalterik ez egiteko asmoz. Horrek, ordea, eskualdearen eta Britainia Handiaren artean kontrol komertzialak ezartzea eragin du, eta hainbat talde unionistak Erresuma Batuaren batasunaren aurkako erasotzat hartu dute hori. Besteak beste, salatu dute kontrolek hainbat produkturen eskasia eragin dutela lurraldean.

Dena den, Frosten dimisioa bestelako arrazoiek bultzatu dute: egun ministro ohi denak idatzian zehazten duenez, zerga igoerak eta pandemiaren aurkako neurriek bultzatu dute horretara. Joan den hilean, buruzagi kontserbadoreak argi utzi zuen ez zetorrela bat maskararen erabilera derrigortzearekin, eta are gutxiago txertaketa ziurtagiria ezartzearekin.

Gobernuko iturriek zabaldu dutenez, lehendik ere iragarria zuen ministroak kargua uzteko asmoa; besteak beste, EBtik irteteko negoziazioak blokeatuta zeudelako. Hala, urtarril amaieran uztekoa zuen kargua, baina erabakia aurreratu egin zuen Frostek, komunikabideek haren asmoal filtratu zituztenean. Johnsoni bidalitako gutunean, Frostek dio brexit-a «ziurtatuta» dagoela, eta Londresko gobernuari dagokiola orain batasunetik irten izanak «eskaintzen dituen aukerak» baliatzea. Atzerrri ministro Liz Trussek hartuko du orain negoziazioen ardura.

Aste oso txarrak izaten ari dira lehen ministroarentzat berarentzat ere. Kolpe gogorrena, Frosten dimisioarekin batera, joan den asteartean jaso zuen buruzagi kontserbadoreak, bere alderdiko ehun kidek pandemiaren aurkako neurrien kontra bozkatu zutenean. Bi egun geroago, gainera, North Shrophsireko eserlekua galdu zuen alderdi kontserbadoreak —bi mendez alderdiarena izandakoa—, liberal-demokraten mesedetan. Horiek hala, gero eta gehiagok diote urtarril amaieran konfiantza mozio bati egin beharko diola aurre Johnsonek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Salomon Uharteetako Atzerri ministroa eta Txinakoa, 2019an egindako bilera batean, Pekinen. ©MARK SCHIEFELBEIN / EFE

Txinak segurtasun ituna adostu nahi du Pazifikoko uharteekin

Mikel O. Iribar

Pekinek partaidetza «handiagoa» izan gura du zibersegurtasunean eta itsas baliabideen ustiapenetan. Txinako Atzerri ministroa hamar herrialdetako agintariekin batzartuko da
 ©JON URBE, FOKU

«Abortua konstituzioan egotea eredu izango da nazioartean»

Jon Ordoñez Garmendia

2019ko errebolta soziala su txikian egosi zela dio Javiera Manzik, bor-bor egon zirela aurrekari asko, eta horiek definitu dutela prozesu konstituziogilea. Emaitzarekin bat egin dute Txileko feministek.
 ©Parker Song / EFE

Txinak segurtasuna handitzeko akordioa lortu nahi du Pazifikoko hamar herrialdekin

Mikel O. Iribar

Pekinek «partaidetza handiagoa» izatea nahi du polizia zaintzan, zibersegurtasunean eta itsas kartografian. Itunak kezka handia eragin diezaioke Mendebaldeari. 

Gazte batek hainbat lagun hil ditu Texasko ikastetxe batean

«Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?»

Paulo Ostolaza

Gazte batek hemeretzi haur hil zituen herenegun AEBetako eskola batean, eta Joe Biden herrialdeko presidenteak nabarmendu du heldu dela armen lobbyari aurre egiten hasteko garaia

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...